Zer da Xaldun Kortin?

liburua

LIBURUA


Nafarroako ondaretik bildutako kantuak eta kontuak (eskuekin eta behatzekin jolasteko, trostan ibiltzeko, taldean jolasteko, memoria lantzeko, lo egiteko eta ipuinak), baita haur hizkeraren hiztegia ere. Horrez gain, etxean euskara erabiltzeko gomendioak biltzen ditu.

NORI ZUZENDUA?

Haurrekin lotutako ahozko ondarearen bilketan sakondu nahi duten guztiei zuzendua dago liburua. Hezitzaileek bilketa osoa topatuko dute, jolas, formula eta kontu guztien bilketa, bildutako herriaren arabera sailkatuak. Horrela, gure ondareak herriz herri izan dituen aldaketak klasean landu ahalko ditu, baita Nafarroa Garaiko euskalkien bustidurak eta aldaerak ere. Haur hizkeraren hiztegiari esker 0-3 urte bitartean diharduten hezitzaileak modu egokian mintzatuko dira beren haurrekin, hizkuntzaren transmisioan horren garrantzitsua den maitasuna eta lotura azaltzeko haurrekin bereziki erabiltzen diren hitzak erabiliz.

Honetaz gain, bertan agertzen den materiala biziki langungarria izanen da 0-6 urte arteko klaseko material gisa, zenbakiak ikasteko, gorputzen atalak, ipuinak, abestiak…

Ume txikiak dituzten familiek txikienekin mintzatzeko doinu eta hitz egokiak topatuko dituzte bertan. Formula eta jolas ugari etxean edota kalean lantzeko eta, batez ere, euskara ama hizkuntza ez duten gurasoen artean, etxean oso lagungarrian izan daitezken hizkuntza baliabideak.

 

PORROTX

DVDa


DVD honek bi atal berezitu ditu, alde batetik bildutako joko eta abesti batzuk egunerokotasunean nola erabili daitezken ikusi ahalko da, gaur egungo familia euskaldunberri baten etxean sartuta. Bertzetik Porrotx pailazoa Nafarroako haurrekin gure ondarea ezagutzera etorri zen eguneko abenturak ere ikusgai izanen dituzue.

NORI ZUZENDUA?

Hezitzaileek Porrotxen bisitaren erabilgarritasunak (bideoa ikusi >) baliatu ahalko dituzte, esate baterako abestien karaoke, azpitituluak euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez, formulen idatzizko azalpena etab. Gainera ahozko ondareko formulak Porrotxen eta umeen ahoetan ikustea ere ikasgeletarako baliabide berria izan daitekelakoan gaude.

Ume txikiak dituzten familiek berriz eduki didaktikoak modu erakargarrian ikusi ahalko dituzte etxeko 0-6 urteko txikienekin edota kantak eta jolasak ikasi, eta familiakoei eguneroko bizitzan transmititzeko.

 

CD

DISKOA


Gure herrietako tradiziozko kantuak Nafarroako hainbat herritako haurrek kantatuak: Iruñea, Atarrabia, Leitzaldea, Larraun, Bortziriak, Elizondo eta Ribaforada. Kantuez gain, ipuinak, jolasak eta lo-kantak izanen dituzue entzungai.

NORI ZUZENDUA?

 

Musika disfrutatu eta erabili ahal duen orori dago zuzendua diska hau. Jakinda beti ere abesti horiek bertze formatu batzuetan izateko aukera izanen duela; ikus-entzunezko formatuan Xaldun Kortinen DVDan eta, idatziz, gure liburuan.