Iritsi dira Xaldun Kortin ikastaroak!

Esan genizuen ba Xaldun Kortin [ liburu + cd + dvd ] bat baino gehiago zela ezta?

Liburu bat behintzat bada eta horregatik datorren astelehenean ekainaren 2an Iruñeko liburuaren azokan aurkezteko aukera izanen dugu.

Baina hori baino gehiago denez, egitasmoak eman duen hurrengo urratsaren berri emateko ere parada hartuko dugu, XALDUN KORTIN IKASTAROAK. Dindaia Fundazioak prestatu ditu ikastaro hauek eta dagoeneko Bortzirietan egin dira lehenengo edizioak. Saio hauetan gurasoek eta umeek elkarrekin hartzen dute parte hizkuntzaren transmisiorako biderik laburrena eta polittena baita.