Nork egin du?

Azken urteotan Nafarroa Garaian ibili gara, herriz herri eta etxez etxe, gure aitona-amonen txikitako kantuak, kontuak, jolasak, ipuinak… biltzen. Mendez mende eta ahoz aho etxeetako sukaldeetan transmititu den ondare hori familia guzien esku jarri nahi izan dugu, euskaraz jakin ala ez, etxean euskara erabiltzeko tresna erakargarri eta baliagarria eskainiz.
Horretarako, Euskokultur Fundazioak laguntza eman du bai aspalditik egiten ari den ondare ez-materialaren bilketa eskainiz baita proiektua martxan jartzeko beharrezkoak izan diren finantziazioa eta lehen pausoak emanez ere. Fundazio honen parte den Maite Lakarrek eduki guztien azterketa eta sailkapena bideratu du, eta orain gozatu ahalko duzuen hautaketa ere gauzatu du.
Horrez gain, Nafarroako euskara teknikarien sareak eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak ezinbestekoak izan diren irizpide eta aholkuekin lagundu du, euskararen familia bidezko transmisioaz urtetan metatu duen jakintza eta bitartekoak proiektuaren eskura jarriz.
Labrit Multimediak, azkeneko urteetan Euskokultur Fundazioarekin ondare ez-materialaren bilketan elkarlanean ibili dena, koordinazioa, produkzioa eta ondarearen transmisioa duen eskarmentua eskaini ditu.
Eta hau baino askoz ere garrantzitsuagoak izan dira Nafarroako herrietako ehunka elkarrizketatuak, eskoletako ikasle zein irakasleak, gurasoak, musikariak, Porrotx, familiak…

Ttikiekin solasean