Xaldun kortin saioa Lesakako ikastolaren eskutik!

Bi orduko saioa izan genuen joan den irailaren 20an, Lesakako kultur etxean eta Tantirumairu Ikastolak antolatua.

Xaldun kortinen jolas eta kantak egin genituen, Porrotxen bidaia ikusten genuen bitartean.

Sarrera irekia zen, adin guztietarako haurrentzat (1-12 urte). Txiki txikienak gurasoekin sartu ziren, baina 3 urtetik gorakoak zirenak bakarrik egon ziren.

80 haur inguruk parte hartu zuten eta adin tartea oso ezberdina izan arren giro ezinhobea sortu zen bertan.

Ez pentsa jolasak bakarrik egon zirenik, aurpegiak margotu, taldeko murala, dantzak eta beste hainbat gauza Dindaia Fundazioaren eskutik.

Eskerrik asko hurbildu zineten guztiei!

Egin zure ekarpena!

Zure etxean formula hauek beste modu batean esaten dituzue? Baduzu Xaldun kortinen ageri ez den formularen bat? Zure txikiek ikasi dute dagoeneko Xaldun kortinen materiala? Grabatu ezazu eta bidali info@xaldunkortin.com helbidera eta hemen jarriko dugu!

Hona hemen Sagrario Alemanek egin digun ekarpena ume txikiei komunera joaten erakusteko formularekin:

Iritsi dira Xaldun Kortin ikastaroak!

Esan genizuen ba Xaldun Kortin [ liburu + cd + dvd ] bat baino gehiago zela ezta?

Liburu bat behintzat bada eta horregatik datorren astelehenean ekainaren 2an Iruñeko liburuaren azokan aurkezteko aukera izanen dugu.

Baina hori baino gehiago denez, egitasmoak eman duen hurrengo urratsaren berri emateko ere parada hartuko dugu, XALDUN KORTIN IKASTAROAK. Dindaia Fundazioak prestatu ditu ikastaro hauek eta dagoeneko Bortzirietan egin dira lehenengo edizioak. Saio hauetan gurasoek eta umeek elkarrekin hartzen dute parte hizkuntzaren transmisiorako biderik laburrena eta polittena baita.

Gure materialak

Xaldun Kortin egitasmoa jaio zenetik jende askok hartu du parte bai materiala biltzen, bai edukiak aukeratzen, liburua, CDa eta DVDa garatzen… baina ez dugu horrekin amaitzea nahi.

Gurekin jolastera animatzen diren hezitzaile zein familiendako materialak sortzen jarraitu nahi dugu eta horien guztien berri atal honetan izanen duzue.